Jarduerak

Egungo kulturarako topalekua

Garai estetikoak bizi ditugu. Bide estetikoak, antropologikoki, gizakiaren gauzarik sakonenaren esperientzia eta adierazpena egiteko bide ezin hobea irudikatu du eta, gaur egun, bizitzaren dimentsio bikainenak esperimentatzeko bide pribilegiatua dirudi. Iragan ez hain urrunean, erlijiotasunak esparru hori hartzen zuen tradizioz, edertasuna eta sinesmena elkartuz.

Sentsibilitatea eta edertasuna

Gaur egun, munduari eta bizitzari buruzko askotariko sinesmen eta ikuspegien aniztasunak ez du galarazten edertasunaren gozamena eta sakontasuna leku komun eta partekatu gisa bateratzea, alderantziz gertatzen da.

Sekularizatutako garaietan, giza mezuak eta erlijio-mezuak durundi egin dezakete garai berrien sentikortasunaren berri emango duten eliza-espazioetan, egungo gizakiaren alderdi bikainenaren edertasun- eta nostalgia-eskariari hizkera plastiko, musikal zein artistiko berrituekin erantzunez.

Andetxako elizak gaur egun eratzen duen “kutxa magikoa” giza sentsibilitatea bere alderdi guztietan adierazteko espazioa da. Horregatik eta horretarako Ormandetxa Elkarteak, “Bizitzarako margoak” proiektuaren kontserbazioaren eta sustapenaren arduradunak, urte osoko kultur ekitaldi eta kontzertuen programazio askotarikoa eta asmo handikoa antolatzen du.

Programazio horren bidez, era guztietako kultur ekimenak batu eta Xabier Egañaren “Bizitzarako margoak” mural-obrarekin harremanetan jarri nahi dira. “Transzendentziaren Oihartzunak” udaberriko zikloak, zehazkiago erantzuten dio proiektuaren filosofiari eta mistikari: musikaren, artearen, antzerkiaren, dantzaren eta poesiaren bitartez kalitatezko jardunak eskaintzea, giza dimentsio sakonenekin konektatzeko eta oihartzun garrantzitsu gisa onartzeko helburuarekin. Gauza ederrek goratu, hezi eta eraldatu egiten dute.

Programazioa

Kontsultatu Transzendentziaren Oihartzunak zikloaren programazioak, 2020 eta 2019. urtekoak.

Scroll to Top